Eman forma ideiei OneNote-n

Deskargatu aplikazioa

Deskargatu


Eraman gauzak erraz Evernote-tik OneNote-ra, eta sinkronizatu oharrak gailu guztietan, doan. Ikusi nola


Sortu gauzak zeure erara

Edozein bazterretan idazten al dituzu burutazioak? Ala gauzak txukun izatea gustatzen zaizu? Burutazioak edonola biltzen dituzula ere, tresna ezin hobea da OneNote. Idatzi eskuz edo teklatuz, edo marraztu nahi bezala arkatzez paperean egingo zenukeen bezala. Bilatu gauzak sarean eta moztu bertako gauzak, ideietan gehitzeko.

OneNote Windows 10 darabilen tableta batean

Aritu elkarlanean edonorekin

Laneko taldekideekin egundoko ideia izan baduzu nahiz senideekin familiaren afarirako menua prestatzen ari bazara ere, eguneratuta eta sinkronizatuta egongo zarete denok, edonon zaudetela ere.

Tableta batean OneNote-rekin lanean dabilen pertsona baten argazkia

Jakin tinta onetik

Adi. Prest. Marraztu! Arkatz elektroniko edo hatz bat baino ez duzu behar. Idatzi oharrak eskuz eta bihurtu teklatuz idatzitako testu. Nabarmendu gauza garrantzitsuak eta adierazi ideiak kolore edo formekin.

Surface arkatzarekin marraztutako kolore distiratsuak

Sartu edonondik

Idatzi oharrak eta edonondik eskuratu ahal izango dituzu, baita konexiorik ez baduzu ere. Hasi ordenagailuan eta eguneratu oharrak telefonoan. Edozein gailu edo plataformatan erabil daiteke OneNote.

iPad, iPhone eta Apple Watch gailuetan OneNote erakusten duen argazkia




Hobeto Office-rekin

Ezagutzen duzun Office familiaren kide da OneNote. Eman forma oharrei Outlook postatik ateratako datuekin, edo txertatu Excel taulak. Produktibitatea handituko duzu Office aplikazio guztiak batera erabilita.

Office eraikin baten argazkia

Konektatu ikasgelan

Elkartu ikasleak elkarlanerako gune batean edo eman banako laguntza koaderno pribatuetan. Ahaztu fotokopiez. Edukien liburutegi zentralizatu baten bidez antolatu ahal izango dituzu eskolak, baita lanak banatu ere.

Ezagutu klaseko koadernoa

Surface Book gailuan OneNote erakusten duen argazkia